Herriaren Ikasketa Jauregi Handia
Itxura
Herriaren Ikasketa Jauregi Handia | |
---|---|
인민대학습당 | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Hiria | Piongiang |
Koordenatuak | 39°01′13″N 125°44′57″E / 39.02023°N 125.74914°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1982 |
Webgune ofiziala | |
Herriaren Ikasketa Jauregi Handia (Hangul: 인민대학습당; Hanja: 人民大學習堂; RR: Inmin Daehak Seupdang; MR: Inmin Taehak Sǔpdang) Ipar Koreako liburutegi nagusia da, Piongiang hiriburuan kokatua. Eraikina Kim Il-sung plazan dago, Taedong ibaiaren ertzean.
Eraikina 1982ko apirilean eraiki zen korear arkitektura tradizionalaren estiloan Kim Il-sung buruzagiaren 70. urtebetetzea ospatzeko. Eraikitze-lanek 21 hilabete iraun zuten.
Eraikinak 100.000 m²ko azalera du solairu guztien artean eta 600 gela. Halaber, 30 milioi bat liburutarako tokia du. Jutxe ikasketen zentro nazionala da.