Kiss of the Spider Woman (filma)
Kiss of the Spider Woman (euskaraz: «Armiarma emakumearen musua») 1985eko drama filma da, Héctor Babenco argentino-brasildar zinemagileak zuzendu zuena. Manuel Puig argentinar idazlearen El beso de la mujer araña eleberrian oinarriturik dago. William Hurt, Raul Julia, Sonia Braga, José Lewgoy, Milton Gonçalves eta Denise Dumont izan ziren antzezle nagusiak.
Gizonezko aktore onenaren Oscar saria (William Hurt) irabazi, eta film onenaren, zuzendari onenaren (Héctor Babenco) eta egokitutako gidoi onenaren (Leonard Schrader) Oscar sarietarako izendapenak jaso zituen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Amerikako espetxe batean, Luis Molina (William Hurt) eta Valentin Arregui (Raúl Julia), ziegakideak dira eta beren istorio pertsonalak eta iraganeko bizipenak elkarri kontatzen dizkiote. Molina adingabeko bat erakartzeagatik preso dagoen homosexuala da. Valentin galdeketetan jasandako torturak ahaztu ez dituen iraultzailea.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- William Hurt: Luis Molina
- Raúl Juliá: Valentin Arregui
- Sonia Braga: Leni Lamaison/Marta/Armiarma Emakumea
- José Lewgoy: Espetxezaina
- Milton Gonçalves: Polizia sekretua
- Míriam Pires: Molinaren ama
- Nuno Leal Maia: Gabriel, Molinaren laguna
- Fernando Torres: Americo
- Patricio Bisso: Greta
- Herson Capri: Werner, Leniren alemaniar maitalea eta Kontra-Inteligentziako burua fantasiazko filmean
- Denise Dumont: Michelle, Leniren lagunik onena fantasiazko filmean
- Antônio Petrin: Clubfoot, Erresistentziaren borrokalaria fantasiazko filmean
- Wilson Grey: Flunky, Erresistentziaren borrokalaria fantasiazko filmean
- Miguel Falabella: Tenientea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1985eko filmak
- Héctor Babencok zuzendutako filmak
- Manuel Puigek idatzitako filmak
- William Hurtek antzeztutako filmak
- Raúl Juliáek antzeztutako filmak
- Sônia Bragak antzeztutako filmak
- José Lewgoyk antzeztutako filmak
- Milton Gonçalvesek antzeztutako filmak
- Wilson Greyk antzeztutako filmak
- Luiz Guilhermek antzeztutako filmak
- Lineu Diasek antzeztutako filmak
- Sergio Katok antzeztutako filmak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako film dramatikoak
- Brasilgo film dramatikoak
- LGBTeei buruzko filmak
- Espetxe filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Film independenteak