Asun Agiriano
Asun Agiriano | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1963ko maiatzaren 21a (61 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | lizentzia masterra |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta liburuzaina |
Asun Agiriano Altuna (Arrasate, Gipuzkoa, 1963ko maiatzaren 21a) idazlea eta Arrasateko udal bibliotekaria da.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako fakultateko Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofian lizentziatura ikasketak egin zituen, Bibliotekonomia ikastaroak ere egin ditu eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Haur eta Gazte Literatura Masterra.[2] 1992tik Arrasateko udal bibliotekan irakurketa sustatze lanetan eta bibliotekari dihardu. Haur eta gazteentzako liburuen munduan eta Galtzagorri elkartearen jardun du sorreratik, 2006-2011 aldian lehendakari lanetan.[3] Behinola aldizkariaren erredakzio batzordeko partaidea da, 2008az geroztik.[4]
Gara egunkarirako literatura kritikak idatzi ditu, eta kolaboratzailea izan da telebistako zenbait saiotan; Ipupomamua, Sautrela eta Arte[faktua]n. Haur-gazte literaturari, liburutegiei eta irakurketari buruzko artikuluak argitaratu ditu.[5]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako 10 liburuz osatutako katalogoa eman zuen argitara (10 books from Basque literature for Children and Young People, Etxepare Euskal Institutua, 2014).[6]
Aldizkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behinola aldizkarian argitaratutako zenbait lan:[12]
- Oriaindik ere .Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, 1575-8168, 32 zk, 2015 46-47 or.
- Harribitxiak. Asun Agiriano, Mikel Insausti Mendizabal. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, 1575-8168, 29 zk, 2014, or. 42-45 or.
- Hilando cuentos. Cuadernos de psicomotricidad, 1576-6829, 38 zk., 2010 (Ipuinei dedikatutako alea), 11-12 or.
- Patricia Aldanari elkarrizketa.Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, 1575-8168, 18 zk, 2008, 7-16 or.
- Haur liburutegiak eta irakurketa: eskola eta kalearen artean. Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, 1575-8168, 14 zk, 2006, 21-26 or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Asun Agiriano - Arrasateko udal bibliotekaria | Kontaizu» kontaizu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ Asun Agirianoren “Atzamarra” – Guraso.eus. (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).
- ↑ «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Asun Agiriano. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ (Ingelesez) «"10 Books from the Basque Country for Children and Young People": an invitation to read | Etxepare Euskal Institutua» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ Berria.eus. (2023-06-01). «Asun Agiriano» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ «Asun Agiriano eta Marina Garcia» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ Mondraberri. (2022-10-10). Asun Agirianok ‘Atzamarra’ poesia liburua idatzi du, Elkarrek argitaratua | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ «Kalean da Asun Agirianoren poema ilustratua - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).
- ↑ Asun Agirianoren “Atzamarra” – Guraso.eus. (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
- ↑ «Asun Agiriano» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).