Teebaneko atentatua
Teebaneko atentatua | |
---|---|
![]() | |
Mota | bonba erasoa |
Data | 1992ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Teebaneko atentatua, 1997ko urtarrilaren 17an, Ipar Irlandako gatazkan zehar, Behin-behineko IRAk Omagh eta Cookstown udalerrien arteko landa eremuko Teebane bidegurutzean burututako bonba bidezko atentatua izan zen.
Atentatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honetan, Britainiar Armadaren Omagheko base militarraren eraikuntza lanetan zebiltzan 14 eraikuntz langile eta britainiar soldaduak zeramatzan furgoneta bat suntsitu zen.
Ondorioz, 8 gizon hil, horietatik, 7 langile eta britainiar soldadu bat: William Gary Bleeks (25 urte), Cecil James Caldwell (37), Robert Dunseath (25), David Harkness (23), John Richard McConnell (38), Nigel McKee (22) eta Robert Irons (61). Furgonetako gidaria, Oswald Gilchrist (44), handik egun batzuetara ospitalean zendu zen. Robert Dunseath, Royal Irish Rangers infanteria erregimenduko soldadua zen.
Bestalde, 6 langile eta Ulstergo Defentsa Erregimenduko 2 soldadu zaurituak izan ziren.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin-behineko IRAk atentatua aldarrikatu zuen, eraildako langileak "Linasellyko koartelaren berreraikuntza lanetan zebiltzan kolaboratzaileak" izanik jomuga legitimoa zirela aipatuz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]