Kaleidoskopio
Itxura

Kaleidoskopioa (grezieraz, kalós, eder, éidos, irudi y scopéo, ikusi) hodi baten forma duen tresna optikoa, barruan bi edo hiru ispilu oker, eta muturrean forma irregularreko gauzakiak tartekatuak dituzten kristalezko bi xafla dituena; hodiari jira egitean, eta beste muturretik begiratuta, gauzaki irregular horiek mugitu eta era simetrikoan irudi askotan errepikatzen dira. Kaleidoskopioa David Brewsterrek asmatu zuen 1817an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.